jueves, 7 de junio de 2012

Recomendación semanal (7 de junio)


Gaur oso liburu polita errekomendatuko dizuegu, euskeraz idatzita: liburuaren izenburua da “amaren eskuak”, eta idazlea, Karmele Jaio. Elkar argitaletxeak argitaratutako liburua da, 2006 urtean. Beste hizkuntz batzuetan ere argitaratua izan da.

Karmele Jaio Gasteizen jaio zen 1970an eta bertan bizi da gaur ere. Kazetaritza ikasi zuen Leioako fakultatean eta komunikabide ezberdinetan egin du lan.

Betidanik gustatu zaio idaztea baina nahiko berandu hartu zuen modu serio batean idazteko ohitura. 2004an kaleratu zuen bere lehenengo liburua, Hamabost zauri izeneko ipuin bilduma.

Literaturaren arloan zenbait ipuin lehiaketa irabazi ditu, eta beka honi esker Amaren eskuak bere bigarren lana idatzi zuen. Nobela honetan urte batez murgilduta egon ondoren, ipuinak idazteari lotu zaio berriro.

Nerea da liburuaren protagonista, eta bere familiari buruz hitz egiten du liburuak: bere senarra eta alaba, baina, batez ere, amari buruz, ospitaleko ohe batean etzanda eta inoiz esnatuko den jakin ezinik.

Amaren historia ezkutuak jakingo ditu nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da gure ondoan dagoenek historia eskutuak eduki ditzakete, eta beti ez dakigu haien arazo eta kezkak.

Eleberri eder eta hunkigarria da, ondo idatzita eta hiztegi aberatsarekin. Gogogatu, “amaren eskuak”; Karmele Jaiorena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada