miércoles, 10 de julio de 2013

Recomendación mensual (Julio)


Karmele Jaio idazle Gasteiztarraren eleberria gomendatu nahi dizuegu uztailerako. Informazio Zientzietan lizentziatua da Karmele eta bere ibilbide profesionala hainbat egunkarietan garatu bitartean (Berria, Deia, Gara...) literatur munduan ere aproba egin zuen. Lehendabiziko lana 2004. urtean argitaratu zuen kontakizunen bilduma da , Hamabost zauri izenekoa,. Ondoren, Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen eta 2006an bere lehenengo eleberriarekin ausartu zen: Amaren eskuak izeneko nobela ospetsuaHandik hiru urtetara bere azkenengo eleberria idatzi zuen, gaurkoan irakurtzera gonbidatzen zaituguna: Musika airean.

Elena, edadeko emakumea, da Musika airean liburuaren protagonista. Bere bizitza agortuta dagoela uste du eta bizitzaz gozatzeko plazerrak berari zuzenduta ez daudela pentsatzen du. Egunak bere etxeko bakardadean ematen ditu. Ez du konpainiarik behar, are gutxiago bere seme-alabek kontratatu duten Ekuadorreko neskaren laguntza. Mesfidatia da Elena, bere gauzetan kuxkuxeatzera datorren kanpotarratzat hartuko du neska eta ez dio gauzak erraz jarriko lanean hasiberria den gazteari.


Udarako nobela aproposa dela uste dugu irakurtzeko erraza eta entretenigarria baita. Lan honen ezaugarri bat goraipatu behar izatekotan, pertsonaia bakoitzaren izaeraren deskribapena izango zen. Izan ere, maisuki deskribatu ditu Karmelek nobelan agertzen diren pertsonaia nagusiak. Bizitzan egindako hautuek geure ibilbidea markatzen dute eta horrek geure izaeran ere izaten du islada. Sentimenduen eta izaera desberdinen deskribapen polita aurki dezakegu Jaioren azkeneko eleberrian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada