martes, 1 de abril de 2014

Heldu da LIBURUJATUN lehiaketa !!! Ya ha llegado el concurso del TRAGALIBROS !!!

LIBURUJATUN
VI. irakurketa-lehiaketa
Zallako Liburutegia / Gazte Zentroa

Zallako Udal Liburutegiak, Gazte Zentroak irakurketa lehiaketa bat proposatzen dizuete; gozamena eta sariak ziurtatuta dituzue.

PARTE HARTZEKO

Lehiaketan parte hartzeko, guk esandako liburuak irakurri behar dituzue (2 gaztelaniaz, 2 euskaraz eta, nahi izanez gero, 1 ingelesez); ondoren liburu horiei buruzko galderak egingo dizkizuegu (5 galdera liburuko) eta zuek erantzun egin beharko dituzue. Galderak martxoaren 4an argitaratuko ditugu eta Liburutegian, Gazte Zentroan eta helbide honetan lor ditzakezue: www.zalla.org.

Parte hartzeko 2 maila izango dira; lehiaketa urte osoan zabalik egongo da. A mailan LH 4.etik 6.era arteko haurrek hartuko dute parte eta B mailan DBHkoek.

Izena emateko, Zallako Liburutegira joan behar duzue, eta izena eman ondoren lehiaketako libururen bat hartu.

Liburuak zuen esku egongo dira liburutegian, eta azaroaren 30a baino lehen irakurri beharko dituzue, egun hori izango baita galderen erantzunak aurkezteko azkenekoa. Erantzun horiek Zallako Liburutegira eraman ditzakezue, baita Gazte Zentrora ere edo nahiago izanez gero, helbide honetara igorri ditzakezue: liburutegia@zalla.org. Mezuan zehaztu egin beharko duzue Liburujatun lehiaketarako dela (Liburutegiak mezua jaso duela baieztatuko dizue beste mezu baten bidez).

LIBURUAK

Partaide bakoitzak (nola A mailakoek eta B mailakoek) 4 liburu irakurri beharko ditu nahitaez: 2 euskaraz eta 2 gaztelaniaz eta, nahi izanez gero ingelesez bat irakurri dezake.

A Maila
(LH 4.etik 6.era)
Gaztelaniaz
LA CASA DEL ARBOL”
AGATHA MISTERY: EL ENIGMA DEL FARAON”
Euskeraz
HILERRIKO MAMUAK”
LAUTERDI PIRATAREN ALTXORRA”
Ingelesez
BLUE FINS”

B Maila
(DBH)
Gaztelaniaz
EL HOBBIT”
HUIDA AL SUR”
Euskeraz
DANTZALDIA”
PIRATEN UHARTEA" Ingelesez
"THE SPECKLED BAND"

SARIAK


Sariak abenduaren 13an emango dira Kultur Aretoan, arratsaldeko 17.00etan.







TRAGALIBROS
VI Concurso de lectura
Zallako Liburutegia / Gazte Zentroa

La Biblioteca Municipal de Zalla y el Gazte Zentroa te proponen un concurso de lectura con diversión y premios asegurados.

COMO PARTICIPAR

Para tomar parte en Tragalibros, debéis leer los libros que os proponemos (2 en castellano, 2 en euskera y uno opcional en inglés) y después responder a las preguntas que os haremos relacionadas con ellos (5 preguntas por libro). Las preguntas las publicaremos el 4 de marzo y podréis conseguirlas en la Biblioteca, el Gazte Zentroa y en la página www.zalla.org.

Serán 2 las categorias que a lo largo de todo el año participen en Tragalibros. La categoría A está dedicada a niños y niñas de 4º a 6º de EP y la categoría B a jóvenes de ESO.

Para apuntaros tan sólo os tenéis que dirigir a la Biblioteca de Zalla, dar vuestro nombre y recoger alguno de los libros del concurso.

Los libros, que estarán disponibles en la biblioteca, los tenéis que leer antes del 30 de noviembre, fecha limite para entregar las respuestas a las preguntas que os vamos a proponer. Dichas respuestas las podréis entregar en la Biblioteca, en el Gazte Zentroa o través del e-mail liburutegia@zalla.org especificando que es para el concurso Tragalibros (en este caso recibiréis un correo de la Biblioteca confirmando la recepción de vuestras respuestas).

LOS LIBROS

Cada participante (tanto en categoría A como en categoría B) tendrá que leer obligatoriamente 4 libros, 2 en euskera y 2 en castellano y tendrá la opción de leer uno en inglés.

Categoría A
(de 4º a 6º de EP)
Castellano
LA CASA DEL ARBOL”
AGATHA MISTERY: EL ENIGMA DEL FARAON”
Euskera
HILERRIKO MAMUAK”
LAUTERDI PIRATAREN ALTXORRA”
Inglés
BLUE FINS”

Categoría B
(ESO)
Castellano
EL HOBBIT”
HUIDA AL SUR”
Euskera
DANTZALDIA”
PIRATEN UHARTEA" Inglés
"THE SPECKLED BAND"

PREMIOS

Los premios se entregarán el 13 de diciembre en el Aula de Cultura a las 17.00.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada