martes, 30 de diciembre de 2014

Abenduko gomendioa

Bukatzear dagoen hilabete honetan Erraiak liburua irakurtzera animatu nahi zaituztegu. Bere idazlea, Danele Sarriugarte, Elgoibarren jaio zen 1989. urtean. Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea da. Horretaz gain, Berria egunkarian asteroko zutabea argitaratu ohi du.


Sarriugarteren lehendabiziko eleberria da Erraiak eta bikote haustura mingarri batekin hasten da. Abiapuntu horretatik, emakumea den narratzailearen burutazioak ezagutzeko aukera izango dugu. Izan ere, amodioa, sentimenduak, bikote harremanak... izango dira lan honen ardatz nagusiak. Gai intimoen deskribapen zehatza aurki dezakegu bertan, protagonistak “erraietatik” hitz egiten du eta. Barne bakarrizketa da nagusi eleberrian, kontzientziak astintzeko tresna bilakatu ahal dena.

Krikita onak jaso dituen eleberri baten aurrean gaude. Adituen arabera, ohiko euskal narratibari aire freskoa ekarri dion lana da “Erraiak”. Gai eta idazkera nobedotsua duen eleberria, alegia. Azpimarratu baharra dago, gainera, umorea eta ironia kutsuak ere nabariak direla.

Bukatzeko, azpimarratu nahiko genuke liburua irakurtzeko garai aproposena orain dela. Izan ere, urtarrilaren 22an, idazlea bera egongo da Zallako Udal Liburutegiak antolatzen duen Irakurle Kluba ekimenaren baitan. Beraz, zatoz liburutegira, hartu eskuragai dauden 20 aleetako bat eta gerturatu urtarrilaren 22an arratsaldeko 18:30ean liburutegira. Ez zara damutuko!



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada